Euskararen txokoa

Etxebarriko udalak, 2018-2022 urteetarako  Euskara Sustatazeko Ekintza Plana (PDF 51KB) (ESEP)  jarri du abian, honako helburu honekin:
“Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea; maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.”
Horrela, bada, bai Euskara Zerbitzuak eta bai Euskara Batzordeak 2011 urtean hasitako lanari eutsiko diote 2018-2022 plangintzaldian ere. Haien lana izango da herritarrak euskaraz bizi daitezen beharrezko guztiaz arduratzea: urteko kudeaketa planak, aholkularitza lanak, laguntzak. ekitaldiak, ikastaroak eta tailerrak, informazioa zabaltzea, administrazio izapideak euskaraz bideratzea, etab.
Euskara herritar guztion ondarea da, gure nortasunaren altxorrik preziatuena. Zain dezagun; baina, batez ere, ERABILI ETA GOZATU!

Etxebarriko Euskara Zerbitzua

Etxebarriko Udala

Peñanekua Plaza, 1

48277 Etxebarria

Telefonoa: 94 616 64 32

E-posta: 
uuriarte0@gmail.com

Agenda