Datu soziolinguistikoak

Etxebarria Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoen herria da. Eskualde osoan bezala, herritar gehienak euskaldunak dira bertan ere (%89tik gora).

 

Euskararen erabilera

EUSTAT (2006)

Iturria: EUSTAT (2006)

Etxean euskara darabiltenak, berriz, %84tik gora dira (Eustat, 2006ko datuak).

 

 

Etxeko hizkuntza

EUSTAT (2006)

Iturria: EUSTAT (2006)

Datuak, beste eskualde eta herriekin alderatuz gero, onak direla, euskara osasuntsu dagoela esan genezake. Baina ez dugu ahaztu behar, azken urteotan, arlo askotan atzera egin duela apurka apurka euskarak gure artean.

 

Etxean erabilitako hizkuntzaren bilakaera (%)
Etxebarria 1986 1991 1996 2001 2006 2011
Euskara 95,45 94,92 92,9 94,36 85,14 74,36
Gaztelania 2,4 4,07 4,43 4,26 8,72 16,28
Biak 1,01 0,76 1,4 0,5 1,96 8,28
Beste bat 1,14 0,25 1,27 0,88 4,18 1,08

 

Iturria: EUSTAT (2013 - Uztailaren 18)

Euskara, arriskuan egon ez dagoen arren, zaindu eta erabili egin behar dugu, herri bezala geure nortasunaren ezaugarri handiena da-eta.