Alkatearen agurra

Jesús Iriondo Lejardi

Atseginez agurtzen zaitugu Etxebarriko Udalaren gune digitaletik, gu eta zuek elkar ezagutzeko balioko duen toki honetatik. Udal eta herriko zerbitzuei buruzko informazio osoena eskaintzen dizugu, baita nor garen eta zein eremu fisikotan bizi garen azaltzen duen informazioa ere. Izan ere, webgunean bisitatzen bagaituzu informazio horren bila zabiltzalako, udaletxearekin harremanetan jarri behar duzulako edo besterik gabe ezagutu nahi gaituzulako dela uste dugu guk.

Hau udaleko sarrera irekia da, zerbitzu guztiekin eta nirekin ere etengabe harremanetan izateko bidea. Baliabide hau guztion eskura jartzen dut nire alkatetzaren gida-lerro kutunetarikoa betez: herritarrengandik hurbil egotea beti eta udal erakundea harbera, adeitsu eta eraginkor bihurtzea.

Udalbatzaren eta ordezkatzen dudan herriaren izenean, ongi etorri gure udalera. Ongi etorri Etxebarrira.

Jesus Iriondo Lejardi, alkatea.

  • Eustat