Ondarea

Jauregi edo Patrokua Jauregia 

XVIII. mendearen hasierako jauregi barrokoa da, gaur egun landa-guneko etxebizitza bilakatuta badago ere. Hirigunean dago, San Andres parrokiatik oso gertu.

Fatxadan Barroetatarren armarria dago, horiek baitziren jauregiaren jabeak eta elizaren zaindariak 1796an. Armarriak kaskoa, lumak, lanbrekinak ditu, eta bi arranoren buruak goialdeko izkinetan. Armarrian bi kanpandorre txiki ikusten dira, eta haien azpian, Calatravako gurutzea.