Ondarea

San Andres Apostoluaren eliza 

Badirudi San Andres Apostoluaren eliza XIV. mendean sortu zela. Uste denez, bertako lehenbiziko parrokia gaur egungoa dagoen leku berean egon zela, Kartagoitia izeneko tontortxo txiki baten gainean. 1570ean berriro eraiki zuten eta 1616an estalita zegoen jada kapera nagusia.

Estilo barrokoko eliza da, oin plano basilikala duena, ganga itxurako lau zatirekin, haietako azkena garaipen arkuan amaituz. Arku horren gainean balio handiko erretaula barrokoa dago. Ganga eta dorrea XVII. mendearen amaierakoak dira.

Barrualdean azpimarragarriak dira, baita ere, XIX. mendeko brontzeko plakaren gainean dauden olioak, Barroetatarrek elizari emandakoak eta bi gurutzaduren alboetan eta nabe nagusian daudenak.