Ondarea

Ibarguengo garaia 

Etxebarria eta Barinaga lotzen dituen errepidearen ondoan dago. XVI. mendearen erdialdeko garautegi bat dago, enbor-piramide formako lau zutabeak altxatua. Goialdea eraikita dago, haritzezko zurez oso-osorik.

Garai hori Euskal Herrian dauden guztien artean modu naturalean ongien kontserbaturik dagoena da, eta Europako ikerlariek 1920ko hamarkadan aztertu zuten lehenengoa izan zen.