Ondarea

Mañozka Jauregia 

Jatorrian, XV. mendeko dorretxea izan zen, baina eraikina beranduagokoa da (XVII. mendearen amaierakoa). Harlanduz eta harlangaitzez eraiki zen, eta fatxadan, ezagutzen ez dugun armarriak utzitako hutsunea hauteman daiteke.

Badakigu bertan jaio zirela Juan Mañozca, Mexikoko artzapezpiku 1643 eta 1653 bitartean eta Jose Santos Mañozca, indiarrek XVIII. mendean martirizatu eta hildakoa, Kubako apezpiku zela.