Urko bidea

Bidegorria hasiera

Urko bidea oinezkoentzako bidea da, Barinagan hasi eta Markina-Xemeinen amaitzen dena, tartean Etxebarriko bidegorria hartzen du.

Etxebarriko bidegorriak bi kilometro inguru ditu. Munibe jauregiaren ataritik irteten da, Markina-Xemein eta Etxebarria lotzen dituen errepidearen albo batetik, eta Urko ibaiaren bideari jarraitzen dio ibilbidearen zati handian, errota, burdinola eta dorretxe zaharrak zeharkatuz.

Bidegorriaren jatorria bi herri horien artean zegoen errege bidean dago. Gaur egun berreskuratu egin da, eta aisia, kirola eta kultura nahasten dituen pasealekua eskaintzen digu. Bidean ibiliz, Etxebarriko jendearen eta ondarearen historiari buruzko zati bat ezagutzeko aukera izango dugu.

Bidegorria

Orotara bost kilometro inguru ditu Urko bideak. Aisialdirako eta paseatzeko eremua da, naturarekin kontaktuan. Urko bidetik igarota, landa, industria ingurunea eta hiri ingurunea ere zeharkatuko ditugu. Natura eta kultura ondarera hurbiltzeko modu berezia da Urko bidea, oso gune interesgarriak ezagutzeko aukera ematen duena. Urko ibaia da gune hauen ardatza eta lotura, bere ibilgune paregabearen erdialdean meandro nabarmenak osatzen ditu gune ibaiak.

Informazio gehiago ibilbidearen mapan.

  • Lea-Artibai turismoa
  • Turismoa Bizkaia
  • Euskadi turismoa
  • Euskalmet