Informazioa
Izapide honen bidez interesdunak elbarrituentzako aparkaleku txartela eskatuko du.
Eskaera onartzen den kasuetan Udalak, txartelarekin batera eta interesdunak eskatuta, Europar Batasuneko estatu kideetan txartela erabiltzeko baldintzen laburpena emango dio.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Nortasun-agiria
- Besteak
- Minusbalia ziurtagiria
- Argazkia
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.etxebarria.biz webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
Peñanekua Plaza 1, 48277 Etxebarrian kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Etxebarria Udaleko telefono honetara: 94 616 64 32 – 94 616 74 09
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.