Agenda

 
Aurten ere, aurreko urteetako ekimenari jarraipena emanez, irakurketa txokoa  antolatuko du Etxebarriko Euskara Batzordeak. Helburua, euskal literatura ezagutarazteaz gainera, herritarren artean euskaraz irakurtzeko ohiturak lantzea eta sustatzea izango da.
Aurtengo lehenengo saio honetarako Harkaitz Canoren “Beti oporretan” liburua aukeratu da. Liburua, hala gura duenak, Etxebarriko Liburutegian eskatu ahalko du, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara.
Horrez gainera, Harkaitz Canorekin berarekin solasaldia egingo da, liburua gai hartuta, ekainaren 16an arratsaldeko 18:30ean, Etxebarriko Kultur Aretoan.