Agenda

 

Programa honetan parte hartzen dutenek eraikuntzarekin harremana duten gremioen lanak ikasteko aukera izango dute urria eta abendua bitartean. Beraien egunerokotasunean aplikagarriak izango diren lanak; lokalean konponketa txikiak, etxeko konponketak… Gainera, ikastaroa bukatzean, ikasitakoa praktikan jartzeko bi hilabeteko lan kontratua sinatuko dute partehartzaileetako batzuk.

Prestakuntza-maila baxua duten, ikasketak utzi dituzten eta langabezian dauden 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago. Unibertsitate-ikasketak utzi eta lanik gabe dauden eta ikasten ez dauden gazteek ere parte hartu ahal izango dute bi fasetan banatzen den programa hau: Egokitu eta Trebatu.

EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea
Erabiliko den metodologiarekin pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.

TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa
Tailer erdi produktiboak: Oinarrizko gaitasun profesionalak landuko dira.

Leartibai Garapen Agentziak Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen den Txertatu Merkatuan programari dagokio. Europako Gizarte Funtsak, Garapen Elkarteko kide diren eskualde-garapenerako 19 agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin batera, finantzatzen du.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Honen helburua, pertsona bakoitzaren motibazioa lortu eta autoestimua areagotzea da.

LEA-ARTIBAI ESKUALDEAN BURUTUKO DEN PROGRAMAN PARTE HARTZEKO INTERESA DUTENEK IRAILAREN 27rako (egun hau barne) EMAN BEHAR DUTE IZENA LEARTIBAI GARAPEN AGENTZIAN:

Telefonoz: 94 616 90 88
Emailez: leartibai@leartibai.com