Agenda

 

Azoka goizeko 10etatik eguerdiko ordu 2etara ospatuko da eta zaldi, behor, mando, asto eta pottoken erakusketa eta salerosketa egongo da.

Azokan parte hartzeko baldintzak

  • Erakusketako animaliak herrikoak izan behar dute dieta jasotzeko.
  • Dieta 50,00€ buruko, sei hilabetetik gorakoentzat.
  • Etxe bakoitzetik 4 buru gehienez.
  • Animaliak sokan lotuta egon beharko dute erakusketa denboran.
  • Osasun gaietan, indarrean dauden arauak bete beharko dituzte; mikrotxipa, "kartilla" ......
  • Salerosketako abereentzat beste soka bat egongo da, parte hartzea librea eta doan izango da.

Izena emateko epea ekainaren 3an bukatuko da. Horretarako Etxebarriko udaletxera jo beharko da:
Ordutegia: 9:00 - 14:00
Telefonoa: 94 616 64 32

OHARRA: 12:00 inguruan, pintxoak, sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera egongo da.

Antolatzailea: Etxebarriko udala