Albisteak

 

Etxebarriko Udala, Euskara Batzordea eta herriko taldeen artean euskararen inguruko galdeketa bat egitera goaz. Galdeketa honen helburua, herri mailan gure hizkuntza (euskara), zein egoeratan dagoen aztertzea da. Ondoren euskararen inguruko diagnostikoa egingo dogu eta 2013an euskarak Etxebarrin daukan egoera jakingo dogu. Diagnostiko hau, datozen urteei begirako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia diseinatzeko erabiliko da.

Inkesta hau 14 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Eskertuko geunskizue inkesta hau betetzea. Inkesta betetzeko nahikoa dozuz 2 minutu.
Paperean zein modu elektronikoan bete zeinke. Modu elektronikoa aukeratuz gero hona jarraibideak:
- Sartu www.ekilore.net/etxebarriainkesta helbidean.
- Egin klik “Hasi” laukitxoan.
- Bete galdera-sorta eta egin klik “Bidali” jartzen dauan lekuan.

Aldez aurretik mila esker eta aurrerago jarriko gara berriro zuekaz harremonetan.