Albisteak

 
Etxebarriko  Euskara Zerbitzuan datozen urteei begira, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) zehazte aldera burutu nahi doguzan zenbait ekintzen berri emon gura deutsugu.
Euskara normalizatzeko bidean datozen urteei begira hartu beharrko neurriak zehazteko otsailean burutu zan Euskara Batozrdearen batzarrean aipatu zanez, abiapintutzat, gaur egun Etxebarrin euskararen ezagutza eta erabilera zein dan jakiteko datu gaurkotuak eta ahalik eta zehatzenak behar doguz. Azkeneko diagnosia 2010. urtekoa dela aintzat hartuta, barri bat egitea beharrezkotzat jotzen dogu.
Esandako moduan, Etxebarrin euskararen ezagutza eta erabilera neurtzeko diagnosi honek ahalik eta osoena eta zehatzena izan beharko dau, oinarri hartuta datozen urteei begira euskararen normalizazioan burutu beharreko urratsak zehazteko.
Diagnosirako galdera-sorta zehaztu dau Euskara Batzordeak. Baliodun tresna izan daiten herrian ahalik eta gehien hedatu nahi danez, bai herritarren bai herriko alkarteen laguntza beharko da, alkarlanean.
Kontu guzti honeek lotzeko, eta baita galdera-sortaren barri emoteko, BATZAR ZABALerako gonbidapena egiten da, apirilaren 19an (barikua) arratsaldeko 19:00tan, udaletxean.
Ahalik eta herritar gehien etortzea komeni da.