Albisteak

 
Lan hau datozen hilabeteotan egingo da, herritar guztientzat zabalik egongo den era parte-hartzailearen bitartez eta MURGIBE aholkularitzaren laguntzarekin.

Horretarako, modu koordinatuan lan egingo da udal-langile, politikari eta herriko eragileekin batera. Horretarako, topaketak, elkarrizketak eta galdetegiak egingo dira;eta halaber, datuak eta estatistikak berrikusiko dira, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan izan diren aurrerapenen eta hobetu beharreko gaien berri izateko.

Beraz, prozesu honetan herritar eta eragileak parte hartzera animatzen ditugu, esparru honetan informazio iturri garrantzitsuak direla deritzogulako.

Datozen egunetan emakume eta gizonen berdintasunerako ideiak eta proposamenak emateko galdetegi bat bete ahal izango da. Galdetegia Udalaren web orrian eta udaletxean egongo da eskuragarri.