Albisteak

Kartel 

Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteak, MIBA kooperatiba eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailaren lankidetzaz, “Baserri Hondakinen Gaikako Bilketa” burutuko du Lea-Artibain 2012an joan den urtean bezala.

Proiektu honen bitartez hondakin plastikoak (negutegiko plastikoak, eta belar-siloak), fitosanitarioak, zoosanitarioak eta artzain elektrikoen pilak bilduko dira. Egitasmoaren helbururik nagusiena baserri inguruko lurrak babestea da, nekazaritza eta abeltzaintza jardunean sortzen diren hondakin plastiko desberdinak modu egokian bildu eta birziklatuz.

Fito eta zoosanitarioak, urtean 4 aldiz Hondakin fito eta zoosanitarioen kasuan parte hartu gura daben baserritarrei edukiontzi berezi bat emongo deutse. Bertan hondakinak gorde beharko dabez bilketa egunean Markina-Xemeingo MIBA kooperatibara eroan arte. Lehenengo bilketa martxoaren 14an eta 15ean izango da. Hondakin hauen bilketak hiru hilabetetik hiru hilabetera egingo dira. Hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioak landareak zein abereak osasuntsu hazteko erabiltzen diren produktuen ontzi hutsak dira: ongarrien, herbiziden, eta fungiziden ontzi hutsak, esaterako. Baita xiringak, parasitoen kontrako txertoen ontzi hutsak ere. Bestalde, artzain elektrikoen pilak MIBA Kooperatiban egongo dan eduki ontzi berezian utzi beharko dituzte, urteko edozein egunean.

Martxokoaz gain, 2012an Lea-Artibain hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioen bilketa ekainak 13 eta 17an; irailak 12 eta 13an; eta abenduak 11-12an burutuko dira. Beti ere, Markina-Xemeingo MIBA kooperatiban jendea hartzeko ordutegian.

Negutegi eta belar-siloen bilketarako izen ematea

Lea-Artibain negutegi eta belar siloen plastikoen bilketarako Lea-Artibai Landa Garapen Alkartearen telefonoan 946203611 edo posta elektronikoan, leaartibai@leaartibai.org izena eman behar da apirilean 16tik 20ra. Negutegi eta belar-siloen bilketa baserritik baserrira burutuko da. Bilketa eguna apirilaren 25an izango da. 2012an mota honetako bi bilketa egun izango dira; bata apirilean eta bestea urrian. Negutegi eta belar-silo plastikoen bilketa urrian hilak 23an izango da. Izena emateko epea urriaren 15etik 19ra da.

Teknikari batek hondakin emotea baieztatuko dauan albaran bat emongo dau. Gure lurraren osasuna zain dezagun.