Albisteak

Etxebarria 

Hilabetetan zehar BiscayTIK Fundazioarekin lankidetzan aritu ondoren, www.etxebarria.biz web ataria sareratu da. Horrez gain, webgunearen bidez udaletxearekin izapide telematikoak egiteko aukera eskainiko zaie herritarrei; izan ere, bideratze telematikoak ahalbidetzea webgunearen helburu nagusietako bat da.

Argitaratu berri den webguneak herritarrentzako interesgarria den informazioa dauka, hala nola, udaletxearen antolamendu eta osaketari buruzkoa, udal zerbitzu eta baliabideak, udalerriko albisteak eta agenda eta baita informazio turistikoa ere.

Erabiltzaileek mapa interaktiboak kontsultatzeko, jakintza-alor anitzeko edukiak aurkitzeko edo eguraldiari buruzko informazioa denbora errealean jakiteko aukera izango dute, webguneak teknologiak berrienak erabiltzen baititu.

Herritarren eskura daude jada ohiko 17 izapide eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan. Izapideok udaletxeko ateak zabaltzen dituzte webgunearen bidez, aldi berean bideratze telematikoa ahalbidetuz eta herritarren eta administrazioaren arteko harremana estutuz. Etxebarriko biztanleek nahi duten leku eta momentuan egin ahal izango dituzte haien kudeaketak, denbora eta esfortzua aurreztuz eta, ondorioz, haien bizi-kalitatea hobetuz. Izapideak urrutitik egiteko aukera izateaz gain, pertsona bakoitzak bere izapideen egoera jakin ahal izango du edozein momentutan, izapideen historia ikusi ahal izango du eta, lehendik egindako ziurtagiri bat berriro behar izatekotan, agiria berriz inprimatzeko aukera emango zaio. Gainera, laster 100 izapide baino gehiago online egin ahal izango dira, udaletxeetan egiten diren izapideen % 99, hain zuzen ere.

Izan ere, BiscayTIK proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren apustu handia da eta teknologia berrien bidez herritarren eta administrazioaren arteko tartea txikitzea du helburu. Hori lortzeko, Etxebarrik aurrerapauso handia eman du jada udaletxeko aplikazioak eguneratuz.

Erabiltzaileen Arretarako Zentroa (EAZ)
Telefonoa: 900 840 250
E-posta: info@biscaytik.eu